Taldekideak

miércoles, 28 de septiembre de 2011

Ze tresna teknologikoek laguntzen gaituzte lankidetza moduan ikasteko?

Gaur egun lankidetzarako erabiltzen diren tresna teknologikoak honako hauek ditugu:
Posta elektronikoa, bloga, usb memoriak, sare sozialak, mugikorra, internet, ordenagailua, portatila, telebista, irratia, offimatika, egutegiak partekatu, foroak (eztabaida guneak), wikiak,  ikusentzunezko aparagailuak (argazki bideo kamara), karpeta partekatuak, moddle (testuinguru birtuala), arbel digitalak, bat- bateko mezularitza, bideokonferentziak, artxiboak konpartitzeko zerbitzuak, sare lokalak, webcam, mikrofonoa, irudiak gorde eta tratatzeko zerbitzuak (picasa), Web 2.0,...

Zer da Lankidetza?

    Pertsona ezberdinez osaturiko talde bateko partaide bakoitzak dakiena proposatu, bata besteei laguntza eskainiz burutu beharreko lana ongi egiteko.Honen bitartez elkarren arteko harremanak indartzen dira eta talde lanean lan egiten ikasten da.Taldekideen artean komunikazioa eta koordinazioa egotea ezinbestekoa da, bakoitzak rol desberdinak izaten ditu eta horiek elkarren osagarriak dira.

Escuela 2.0, Zer lortu nahi du?

Escuela 2.0-k hezkuntza sistemaren modenzizazioa du helburu. Plan hau Lehen Hezkuntzako hirugarren zikloari zuzenduta dago, eta plana aurrera eramateko, ikasgela horietako ikasle bakoitzak ordenagailu bat izango du. Eta ez hori bakarrik, IKT-en integraketa ere badu helburutzat. Proiektu honek funtziona dezan, irakasleen formakuntzan ezinbestekoa da. Horretarako, irakasleak prestakuntza batzuk jaso beharko ditu eta ikastaroetarako joan.
Hala ere, plan honek ez du lan guztia eskolaren gain jartzen, proiektuaren arabera, familiaren parte hartzekoa oso garrantzitsua da. Horrela ikasle guztiak teknologia berrien munduan sartzen dira.
Plan hau lau urterako programa da oraingoz, eta baliabide eta eduki desbedinak emango dituela espero da.
EUROPA
ESPAINIA
EAE
(1994) Bangen Mann informea: Lehiakortasuna mantentzeko industrializaziotik gizartera.
(2000) Plan Info XXI: Espainiak teknologikoki Europaren bidea jarraitzea, Espainiaren aurrerapenerako
(1999) Iniciativa 2000tres: Azpiegiturak eta baliabideak hobetzea. Euskal Herriko eskolei zuzenduta
(1996) Europa a la vanguardia de la sociedad de la información: Hezkuntza aldaketaren beharra ikusi zuten.
(2003) Comisión Soto: Adituen talde bat. Ordenagailuak gela normaletan eta ez informatika gelan bakarrik.
(2000-2004) Plan Premia I: Eskola publikoek ordenagailuak izatea, baliabide teknologiko minimo batzuk izatea
(1999) Estrategia de Lisboa: Europari begira plangintza bat egon behar da, Europar Batasunean eragina duena.
(2004) Educación.es: Eskolan teknologia mundua bultzatzea. Interneten erabilera irakaslegoan
(2004tik aurrera) Plan Premia II: klaseak emateko dotazio berriak
(2000) eEurope: Garai digitala eta online bateratzea. Internet-en indarra
(2005) Avanz@: Gelan teknologia sartzearen beharra ekarri zuen.
 (2002)Plan Euskadi de la sociedad de la información (PESI): Irakaslearen prestakuntza sustatzea. Baliabideak ematea
(2000) Elearning eContenidos: Europako herrialdetako eskolak mundu digitalean sartzea eta internet-en munduan sartzea. Beste modu baten ikastea, horretarako, baliabide eta eduki desberdinak behar dira
(2006) LOE: Konpetentzia digitala sustatzea hezkuntzan
(2007) Dekretu 175/2007: LOE-ren aplikazioa
(2005) Iniciativa 2010: Koherentzia gehiago eskatzen du. Hezkuntzan aurrerakuntzak egon ziren, eta irakasleen formakuntza pedagogikoaren beharra ikusi zen IKT-en inguruan
(2009) Avanz@2: Diru gutxi, orduan gastuak kontrolatu behar
(2010) PESI 2: Hiritar aktiboa izateko eta teknologia berrietara egokitzeko plana

(2009-2013) Escuela 2.0: LH-ko hirugarren zikloari zuzenduta. Bere helburua hezkuntza sistema modernizatzea. Ikasle bakoitzak bere ordenagailua izango du. Irakasleak metodologia berriarekin lana egiteko, prestakuntza batzuk jaso beharko ditu, hau da, ikastaroak egin behar ditu. Eskolan ez ezik, familiaren parte hartzea ere garrantzitsua da.
(2010) Modelo de madurez tecnológica de centro educativo: Ikastetxea komunitate bezala inplikatzen bada, laguntzak emango zaie



(2009) Plan Premia III: Ikastetxeen dotazioa, baliabide eta azpiegiturekin lotuta


ESKOLA 2.0


Garatu plana: Etengabeko formakuntza plan bat IKT-rekin zerikusia duena. Irakasleak ikastaroetan apuntatzeko aukera ematen du.

viernes, 23 de septiembre de 2011

ONDORIOAK

Teknologia munduan azkar zabaltzen ari dela ikusten ari gara; horregatik, gaur egungo irakasle batek aldaketa guztiei aurre egiteko prest egon behar du. Lehengo egoerarekin konparatuz, gaur egungo gizarteak eboluzio handia jasan du tresna teknologikoetatik hasita gure artean dugun komunikazio edo harremanekin jarraituz.

Eginiko bideoan hasiera batean, lehen zegoen bizimodua, baliabideak, harremanak... eta gaur egungoa konparatu nahi genituen eta azkenik etorkizunak zer opa ote digun galderari erantzuna eman. Baina ikusi dugu, gizartea aldatzen joan dela teknologia berrietara egokituz,hori dela eta, ez dakigun mundu baterako prestatzen ari garela konturatu garenez ezinezkoa iruditzen zaigu azken galdera honi erantzun bat aurkitzea.

Irakasle izango garen heinean, batetik gure egitekoa jakintzak berritu eta hauek haurrei helaraztea izango da, hauen artean informazioa nola bilatu, hori erabili eta ongi komunikatzea. Bestetik, teknologiak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiltzen jakitea, multialfabetizazio audiobisualak garrantzi handia hartu duelako, gaur egun ikusiz gauza asko ikasten baitira.

Bestalde esan, informazioa non nahi eta ugari daukagula gure esku. Baina, ba al dakigu informazio guzti hau ondo erabiltzen? Eta, hauetatik datu berriak barneratzen eta helarazten? Puntu hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu, horregatik, irakasle izango garen aldetik informazioa bilatzen ikasi behar dugu, informazio hori transkibitzen eta ondoren, informazioa helarazten. Baina prozesu hau ikasleei ere irakatsi behar diegu.

Hala ere, aipatu dugun guzti hau ez da irakasleen lana bakarrik,gurasoen beharra eta parte hartzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.

Esan bezala, ez dakigu etorkizunak ze opa ote digun; beraz, guk lanean jarraitu beharko dugu etortzen diren gauza berrietara egokituz.

Teknografia: zer prestakuntza teknologiko behar ditugu?

Zer prestakuntza teknologiko behar ditugu? on PhotoPeach

jueves, 22 de septiembre de 2011

INFORMAZIO GIZARTEA ETA HEZKUNTZA (bideoaren ideia nagusiak)

1- Lehen informazioa txukun eta ordenatua, liburuetan. Horretarako garrantzitsua zen irakurtzen jakitea.

2- Orain, informazio asko dago, esan daiteke, XXI.mendea konplexua dela teknologia digitalaren ondorioz.

3- Sare sozialen handitzea ekarri du teknologiak.

4- Teknologiaren alde onak:
      -Informazio asko dago.
      -Komunikatzeko bidea hobeagoa eta errazagoa da.
      -Eguneroko bizitzarako materialen ongizatea eskaintzen du.
      -Zerbitzuetan eta ekonomia munduan hobekuntzak ekarri ditu.

5- Teknologiaren alde txarrak:
      - Desberdintasun kulturalak eta ekonomikoak.
      - Teknologiarekiko menpekotasuna.
      - Uniformetasun kulturala.
      - Pribatutasun eza.

6- Informazio asko dagoenez, askotan galduta sentitzen gara informazio guzti horren aurrean.

7- Hiritartasun kultua izateko hainbat alfabetizazio ezinbestekoak dira: idatzi eta irakurtzen jakitea, komunikazio audiobisuala, teknologia digitalak, informazioa erabiltzen eta besteekin komunikatzen jakitea.

Guzti honi honi multialfabetizazioa deritzo.

EGUNGO INFORMAZIOAREN GIZARTEAN ZE TRESNA TEKNOLOGIKO ERABILTZEN DITUGU?

Tresna teknologikoak:
§  -Ordenagailua- Portatilak
§  -Mugikorra- Smartphone- 3G
§  -Telebista
§  -Sare sozialak- Twitter
§  -Bideo jokoak
§ - E-readers eta E-books
§  -Bideoak
§  -Streming (ikusten duzun bitartean jaso)
§  -Internet
Zertarako erabiltzen ditugu?
§  -Aisialdirako: erosketak egiteko, pelikulak ikusteko eta sare sozialetan ibiltzeko
§  -Lanerako: informazioa bilatzeko, lana egiteko...
§  -Formakuntzarako: ikasteko, informazioa bilatzeko...
§  -Administrazioarekin komunikatzeko: zergak ordaintzeko, medikuaren txanda hartzeko...

Lehen hezkuntzako gela batean telebista, ordenagailua, bideo jokoak, E-readers, bideoa eta interneta erabiltzen dira. Mugikorra erabiltzea, ordea, ez da egokia.


TEKNOLOGIAREN ABANTAILAK ETA DESABANTAILAK

Abantailak:
-Informazio pila bat aurki genezake modu erraz batean, guztia eskura baitago.
-Komunikatzeko modu desberdinak daude
-Zerbitzuetan aurrerapenak eskaintzen dizkigu
-Ikasteko beste era bateko baliabideak erabiltzeko aukera ematen dute

Desabantailak:
-Informazio asko dagoenez, askotan galdu egiten gara hainbeste informazioren artean
-Kultura eta ekonomikoki desberdintasunak aurkitzen dira
-Pribatasun gutxiago
-Uniformetasun kulturala
-Teknologiarekiko menpekotasuna

viernes, 16 de septiembre de 2011

Herritartasun digitala (ikasleak)

Dagoen informazioa eskuratzean, jarrera on eta gogotsu bat edukitzea beti ere arauak errespetatuz, hau da, informazioaren pribatutasuna aintzat hartzea, jabetza intelektuala balioestea eta komunikazio elektronikoko estiloak eta moduak errespetatzea.

Informazioa jaso eta antolatu.

 -Caracteristicas de la sociedad actual y los nuevos retos:
MULTIALFABETIZACIÓN: http://www.youtube.com/watch?v=i4yfhAw0fUc 

Tratamiento de la información:  http://www.slideshare.net/circuloguanacaste/tratamiento-de-la-informacin


Nuevas vías de comunicación: http://www.monografias.com/trabajos22/educacion-y-tecnologia/educacion-y-tecnologia.shtml


-Competencia digital del alumnado y del profesorado

Nativos digitales vs immigrantes digitales: http://www.youtube.com/watch?v=PA2V_7qfNBE%20%20-%20%20%20http://portal.educ.ar/debates/educacionytic/nuevos-alfabetismos/inmigrantes-digitales-vs-nativos-digitales.php

Tecnofobia Vs tecnofilia:  http://www.youtube.com/watch?v=Nc1MTJIT-EU&feature=related
                                       http://www.youtube.com/watch?v=nZp6eCH1WBY
                                        http://es.scribd.com/doc/6906846/Tecnofilia-Tecnofobia

Eskola 2.0: http://www.youtube.com/watch?v=aTfsVVK9_FM&feature=fvsr
                  http://www.hezkuntza.ejgv.euskadi.net/r43-573/es/contenidos/informacion/eskola_bi_puntu_zero/es_eskola20/eskola20_c.html
                   http://www.zientzia.net/artikulua.asp?Artik_kod=15071

Definizioak

NATIBOS DIGITALES : Teknologia berrien munduan jaio dena, hau da, gai horri buruz dakiena.

IMMIGRANTE DIGITALAK : Teknologia berrien munduan hain trebea ez dena.

TEKNOFOBIA: teknologia berriei beldurra diena.

TEKNOFILIA: Teknologia berrien mundua gustuko  duena.

Teknologia berrien alfabetizazioa.

Ikus-entzunezko alfabetizazioa:
*Movie maker
*Skype
*Youtube

Alfabetizazioa teknologikoa (erabilpena):
*PDI
* IKT eta honen aplikazioak?
*Officeko programak
*komunikazio plataformak?
* Movie maker
*youtube
*WIKI
*Internet
*Eskola 2.0 (net book)
*Programak deskargatu


Informazioaren alfabetizazioa (nola bilatu, nola eraldatu, konpartitu…)
* IKT eta honen aplikazioak?
*komunikazio plartaformak?
* Movie maker
*youtube
*WIKI
*WEB quest
*Internet
*konpetentzia digitalak
*Lankidetza
*Skype drive 
*Eskola 2.0(net book)
*Programak deskargatu

MULTIALFABETIZAZIOA: Irakasle  moduan  eduki beharreko konpetentziak eta gizartean dauden behar teknologiko berriei dagokionez bere aplikazioak ondo menperatzea.

jueves, 15 de septiembre de 2011

Lehen hezkuntzako irakasle bezala. ze formakuntza teknologikoa behar dut? Aurre-ezagutzak analizatu.

Formakuntza teknologikoari buruz hitz egiten aritu gara eta gai honen inguruan hainbat kontzeptu, programa,... menperatzen ez ditugula konturatu gara.


Wikiak, zer diren ez dakigu, hitza entzuna daukagu baina bere esanahia zein den ez daukagu  garbi.
Blog-ak existitzen direla  jakin badakigu, baina inoiz erabili gabe geunden, eta gaur izan da blog bat egin dugun lehendabiziko aldia eta erabiltzen jarraituko duguna.
Arbel digitalak ere oso modan jarri dira gaur egun, baina guk ez dugu hori erabiltzeko aukerarik izan beraz, arazoak izan ahal genituzkeela pentsatzen dugu.

Laburbilduz, esan, gai honen inguruan nahiko hutsune handiak ditugula konturatu gara eta hauetan gogor egin beharko dugula lana teknologia berrien munduan atzera gelditu ez gaitezen.

Lehen hezkuntzako irakasle bezala, ze formakuntza teknologikoa behar dut?

Irakasle batek ikasgelan teknologikoki ondo defendatzeko maila minimo bat izan behar du, baina ez hori bakarrik, kapaza izan behar du berak dakiena, haurraren adinaren arabera eta kapazitatearen arabera ondo azaltzeko. Gainera, audientzia desberdinak kontrolatu behar dira, gurasoekin harremanetan jartzea, adibidez.

Informatikaren munduan, irakasleak, programa ezberdinen ezaguera eduki behar du ikaslearen heziketa prozesuan egokia zein den jakiteko eta horrela haurrek ikaste teknika ezberdinak erabiliz  helburu ezberdinak lortzeko. Horrez gain, ordenagailuekin, arbel digitalekin... sortutako edozein arazo konpontzeko gai izan behar du edozein irakaslek; adibidez, ordenagailua blokeatzen bada, zer egin behar den; edo, sagua ibiltzen ez bada kablea deskonektatuta dagoen begiratu,...

Haurrei informatika edo teknologia berriak erakutsi ahal izateko irakasleak berak ere, ikastaro ezberdinak burutu beharko ditu ezagutza teknologiko berriei buruz gehiago jakin dezan.