Irakasle batek ikasgelan teknologikoki ondo defendatzeko maila minimo bat izan behar du, baina ez hori bakarrik, kapaza izan behar du berak dakiena, haurraren adinaren arabera eta kapazitatearen arabera ondo azaltzeko. Gainera, audientzia desberdinak kontrolatu behar dira, gurasoekin harremanetan jartzea, adibidez.
Informatikaren munduan, irakasleak, programa ezberdinen ezaguera eduki behar du ikaslearen heziketa prozesuan egokia zein den jakiteko eta horrela haurrek ikaste teknika ezberdinak erabiliz helburu ezberdinak lortzeko. Horrez gain, ordenagailuekin, arbel digitalekin... sortutako edozein arazo konpontzeko gai izan behar du edozein irakaslek; adibidez, ordenagailua blokeatzen bada, zer egin behar den; edo, sagua ibiltzen ez bada kablea deskonektatuta dagoen begiratu,...
Haurrei informatika edo teknologia berriak erakutsi ahal izateko irakasleak berak ere, ikastaro ezberdinak burutu beharko ditu ezagutza teknologiko berriei buruz gehiago jakin dezan.
No hay comentarios:
Publicar un comentario