Teknologia munduan azkar zabaltzen ari dela ikusten ari gara; horregatik, gaur egungo irakasle batek aldaketa guztiei aurre egiteko prest egon behar du. Lehengo egoerarekin konparatuz, gaur egungo gizarteak eboluzio handia jasan du tresna teknologikoetatik hasita gure artean dugun komunikazio edo harremanekin jarraituz.
Eginiko bideoan hasiera batean, lehen zegoen bizimodua, baliabideak, harremanak... eta gaur egungoa konparatu nahi genituen eta azkenik etorkizunak zer opa ote digun galderari erantzuna eman. Baina ikusi dugu, gizartea aldatzen joan dela teknologia berrietara egokituz,hori dela eta, ez dakigun mundu baterako prestatzen ari garela konturatu garenez ezinezkoa iruditzen zaigu azken galdera honi erantzun bat aurkitzea.
Irakasle izango garen heinean, batetik gure egitekoa jakintzak berritu eta hauek haurrei helaraztea izango da, hauen artean informazioa nola bilatu, hori erabili eta ongi komunikatzea. Bestetik, teknologiak eskaintzen dizkigun baliabideak erabiltzen jakitea, multialfabetizazio audiobisualak garrantzi handia hartu duelako, gaur egun ikusiz gauza asko ikasten baitira.
Bestalde esan, informazioa non nahi eta ugari daukagula gure esku. Baina, ba al dakigu informazio guzti hau ondo erabiltzen? Eta, hauetatik datu berriak barneratzen eta helarazten? Puntu hau oso garrantzitsua iruditzen zaigu, horregatik, irakasle izango garen aldetik informazioa bilatzen ikasi behar dugu, informazio hori transkibitzen eta ondoren, informazioa helarazten. Baina prozesu hau ikasleei ere irakatsi behar diegu.
Hala ere, aipatu dugun guzti hau ez da irakasleen lana bakarrik,gurasoen beharra eta parte hartzea ezinbestekoa dela iruditzen zaigu.
Esan bezala, ez dakigu etorkizunak ze opa ote digun; beraz, guk lanean jarraitu beharko dugu etortzen diren gauza berrietara egokituz.
No hay comentarios:
Publicar un comentario