Taldekideak

martes, 27 de diciembre de 2011

Lehenengo txostena

ORDENAGAILUAK EMOZIOEN SORTZAILE


Ordenagailuak emozioak sortzen dituzten objektuak dira eta beraiekin ditugun erlazioak teoria ezberdinak sortzera eramaten gaitu. Horregatik, muturretako jarrerak hartzen ditugu. Ordenagailuen eta teknologia berriak erabiltzera ukatzen direnak, ordenagailu gabe lan egitea gogoko dute. Beste batzuek, aldiz, teknologia berriak erabiltzea, eboluzioaren sinonimotzat dute eta irrikan daude edozein teknologia berrien erabilpena ikasteko.
Hainbeste tresna berrirekin, teknofobia eta teknofiliarako jarrerak ikusi dira. Teknofobia, pertsonak txikitatik erabili ez dituen edozein teknologia erabiltzera uko egitea da. Askotan teknologia berri hauek erabiltzeagatik antsietatea ere sortzen zaie pertsona hauei. Teknofobia, edozein gailu berri sartu denean agertu da.
Beste muturrean, aldiz, teknofiloak ditugu, hauek, beti egongo dira prest edozein gailu berri erabiltzeko.
Ordenagailuen bidezko ikaskuntza oso egokia litzateke bakarkako ikaskuntza suspertzeko eta horrela bakoitzak bere erritmoa eramateko.
Irakaskuntza munduan, irakasleen jarrera gehienetan jarrera negatiboarekin lotzen da, oraindik metodologia berri honen ebidentziarik ez dagoelako. Irakasleak ondo hezituta ez badaude zalantzati ikusten dira eta honek jarrera negatiboa sortzen du. Horregatik, esperientzia faltak teknofobia sortzen du. Hala ere, ikerketa batzuk diotenez, teknofobia ez da desagertzen esperientziaren bitartez.
Azken finean, arazoa ez da aldaketa, aldaketa horri aurre egiteko errekurtso falta baizik, arazo hau ez da bat batean desagertuko, denbora guztian aldaketak ematen ari direlako.
Ordenagialuen erabilera geroz eta errazagoa dela esaten da, baina programa ezberdinetan geroz eta aplikazio gehiago sortzen ari dira, eta hauek erabiltzen ez dakigunez, zailagoa egiten zaigu hauek erabiltzea. Bestalde, ematen diren ikastaroak ere ez dira egokiak, heziketa teknikoa ematen dutelako heziketa pedagogiko bat eman beharrean.
Irakasleentzako gauza berri bat den heinean, ikasleak hauen artean jaio dira, beraz, beraien ikasteko gaitasuna azkarragoa eta errazagoa izanik, arazoak sortzen ditu irakaslerian. Edozein momentutan ikasleak, irakasleen maila gainditzen dutelarik, eta honek irakasleengan frustrazioa dakar.
Teknologiak pertsona bezala aldatzen gaitu, gure arteko erlazioak aldatzen ditu eta pertsona bakoitzaren esanahia aldatzen du.
Gailuen erabilerak gu eta ariketak egiteko erak aldatzen ditu, ariketak paperean egin ordez, ordenagailuz egiten dira eta ondoren, sare sozialen bitartez, komunikatzeko aukera dago eta horrela ariketak konpartitzeaz gain, irakasleak ere zuzendu ditzake.
Teknologia hauetan berriak ez dira soilik irakasleak, gurasoak baita ere. Gurasoek ordenagailuak erabiltzen ez dakiten arren, diruaren zati bat horretan gastatzen dute. Hala ere, honen arazo nagusiena gurasoen ezjakintasuna da, haurrek ordenagailuari ematen dioten erabilera egokia den ala ez jakiteko.
Teknologia berriek ere desorekak ekartzen dituzte. Honen arazoa zera da, komunikatzeko modelo sozialak nabarmentzen dituela eta sare sozialak indartzen dituztela.
Bukatzeko esan, arazoa ez dela teknologia, hori nola dagoen diseinatua, kultura falta eta hezkuntza egoki bat baizik.
NATIBO DIGITALAK ETA IMMIGRANTE DIGITALAK
Ikasleen hezteko era aldatu egin da metodologiarekin batera, teknologia digitala sartu baita gure mundura.
Gaur egungo ikasleen informazioa aurkitzeko eta barneratzeko modua aldatu egin da lehengoarekin alderatuz.
Atzoko ikasleak, immigrante digitalak dira, hau da, teknologia berrien munduan hain trebea ez dena eta bertan integratzen ari direnak. Gaur egungo ikasleak, berriz, natibo digitalak, hots, teknologia berrien munduan jaio dena, gai horri buruz asko dakiena eta honek lengoai ezberdinak erabiltzera darama.
Immigrante digitalek gaur egungo ikasteko erak egokiak ez direla diote, beraien ustez, lehengo metodoak eraginkorragoak direlako. Beraz, gaur egungo irakasleek metodologia berri hauetara moldatu beharko dute eduki berriak ikasiz eta ondoren, haurrei helarazi.

KONPETENTZIA DIGITALA ETA INFORMAZIOA IKASTOLAN
XXI.mendean ikastola nahaspilatuta aurkitzen da. Denbora aurrera doan heinean, aldaketak ere aurrerantz doaz abiadura handian eta ezin zaie modu kultural berriei bizkarra eman.
Gaur egungo ikasleek duten hezkuntza sistema, zeharo ezberdina da pasa den hamarkadarekin konparatuz. Lehengo ikasleek esperientzia oso mugatuak zituzten aldetik; oraingoek, berriz, esperientzia multimediatikoak dituzte.
XXI.mendeko kultura multimodala da, hau da, era ezberdinak daude, gauzak esateko, idazteko... teknologia desberdinen bitartez eta formatu eta hizkuntza desberdinak erabiliz. Horregatik, garrantzitsua litzateke alfabetizazio modu berriak hizkuntza sisteman txertatzea, esaterako, audiobisuala, teknologiko edo digitala, informazionala eta multialfabetizazioa.
Planteamendu hau oso garrantzitsua da gerorako, hau da, prozesu honen garapenak bizitza guztian zehar balio behar dizulako. Behar den informazioa bilatzen, aukeratzen,... jakin behar da eta horregatik ikastolentzako helburu nagusienetako bat litzateke. Ondorioz, hizkuntza sistema integralean lau multialfabetizazio dimentsio planteatzen dira: instrumentala, kognitiboa, jarrerazkoak (socioactitudinal) eta axiologikoa.
IKT-ak gela batean ikasleen ikasketak homogeneoak ez izatera dakar eta honek irakasleak metodologia malguagoa eta atentzio indibidualagoa izatea.
Irakasleek dituzten erronka berriak teknologia digitalen aurrean:
- Ikasleak informazio gehiegi: informazio asko edukitzeak ez du esan nahi gehiago jakitea, baizik eta, informazioa gehiegi daukazunean zer den beharrezkoa jakitea baizik.
- Irakasleek jakin behar dute beraiek ez direla dakiten bakarrak ikasleak oso ondo dakiela erabiltzen gaur egungo teknologia berriak.
- Irakasleak informazioa transmititu beharrean, klasea antolatu eta ariketen begiralea izan behar du.
- Ordenagailuak ikasteko tresna bezala edukitzeak klasean zailtasunak izatea ekartzen du.
- Teknologiak erabiltzea klaseak dinamizatuagoak izatea dakar, hau da, lan indibidualak alde batera utziaz eta taldeko lanak garrantzi gehiago hartuz.
Gela barruan, gehienetan, teknologiak dena hobetzen duela pentsatzen dugu, baina ez da egia, teknologiak gailuak aldatzen ditu baina ez ikasi beharrekoa, hau da, pedagogia.
ESKOLA 2.0
Eskola 2.0 plana, material eta baliabide askoz osatua dago eta guzti horiek konpetentzia guztiak betetzeko prestatuak daude: Irakasleriaren ezagutza teknologiko, pedagogiko eta diziplinartekoa garatzeko.
Planak hezkuntzan aldaketak proposatzen ditu. Ezagutzak irakasle eta ikasleen artean eraikitzea, ikaslea aktiboa izatea, klaseak partehartzaileak izatea,... espero da.
Irakasleak IKT-ren aurrean, klaseak emateko garaian programa desberdinak erabiltzeko gai izan behar dira tresna desberdinak erabiliz eta lan desberdinak egiteko. Honek talde lanean jardutea eta sare sozialak ezagutzea suposatzen du.
Eskola 2.0 plana lortzeko hiru konpetentzia dira beharrezko: heziketa, metodologia eta IKT-ren edukiak ezagutzea.
Plan honek irakasleek eta ikasleek hainbat gaitasun lortzea du helburu.
IRAKASLEEK:
- Lanbide arloko garapena eta kudeaketa: irakaslea gai izan behar da bere lan-materiala eraikitzeko, eta baita arazoak baditu laguntza eskatzeko ere.
- Didaktika, pedagogia eta curriculuma: irakasleari tokatzen zaizkion lanak biltzen ditu, hau da, ikaskuntza esperientzien diseinua eta ebaluazioa.
- Hiritartasun digitala: ikasleak herritar digital arduratsu eta konprometitu gisa prestatzeko gaitasuna.
IKASLEAK
- Trebetasun teknologikoa: teknologia ulertu eta erabiltzea.
-Bizitza osorako ikaskuntza: ikaslea ikertzailea izan behar da, beti ikasteko prest egon jarrera ireki batekin.
- Hiritartasun digitala: dagoen informazioa eskuratzean jarrera on edo gogotsua edukitzea, beti ere arauak errespetatuz.

No hay comentarios:

Publicar un comentario