Proiektu hau aldaketa handia izan da, orain ikaslea kontsumidore izatetik sortzaile izatera pasatzen da. Baina ikasle bera izaten jarraitzen du. Beraz, pedagogia aldatu behar da.
Ikaslea sortzaile bezala, kritikoa izango da, eta sortu egingo du pentsatzeko, kritikatzeko, identifikatzeko,... Eskola 2.0-k ez ditu idazleak ez irakurleak sortzen. Ikaslea bera izango da bere jakintzaren sortzaile. Eta, hauek emandako informazio ulertzen dutenean ikasten dute. Beraz, ikasleek ikerketa prozesuaren bitartez ikasi behar dute. Galdera itxiak ez zaio eman behar, galdera ireki bat baizik, horrela beraiak bilatu behar dute erantzuna. Hori dela eta, ikasleak ikerketaren erantzule izan behar dira.
Irakasleek pentsaera aldatu behar dute, materia guztia dakiten bakarrak ez direla pentsatu behar dute; eta, irakasten duten bitartean ikasten dutela. Honek irakaslearen metodologiaren aldatzea dakar.
Plan berri honek liburua ordezkatu nahi du ordenagailuarekin. Editorialek liburua hartu eta dagoen bezala ordenagailura igortzen dute. Honek ez du merezi, material berdina delako, eta gainera, egokitzapenik gabe.
Ikaslea bere ikaste prozesuaren protagonista izango da, hori da Eskola 2.0-ren leloa.
No hay comentarios:
Publicar un comentario