Egile tresna ezberdinak:
* JClic: Aplikazio informatiko multzo batzuez osaturik dagoen programa da. Honen bidez jarduera ezberdinak egin ditzakegu, hauek beti ere jarduera hezitzaileak izanik: Buruhausteak, letra zopak, elkarketak... http://clic.xtec.cat/es/jclic/download.htm
* Cuadernia: Eduki digitalak sortzeko baliabidea da. Aplikazio erraza eta praktikoa da. Online edo instalatutako programa moduan egin daiteke lan. Oso erraza da lan egiteko garaian eta irudiak, bideoak eta bestelako aplikazioak dituen estekak egin daitezke bertan, hau da, koaderno digitalak. http://cuadernia.educa.jccm.es
* Hot Potatoes: Victoriako Unibertsitateak garatu duen egile tresnari deritzo. Bost eratako ariketa interaktiboak burutu daitezke:
1. JBC: hautapen anitzeko ariketak
2. JCLOZE: hutsuneak betetzeko ariketak
3. JCROSS gurutzegramen sorketa
4. JMATCH elkarketa zein ordenean jartzeko ariketak
5. JMIX: paragrafo edo esaldien birsormen ariketak.
http://hotpot.uvic.ca
* LIM (libros interactivos multimedia): Formatu digitaleko liburu bat da, EDILIM egile tresnaren bitartez sortzen da eta web orrialde bat bezala argitara dezakegu. Liburu bakoitzak orrialde asko izan ditzake, bai eduki teorikoekin bai jarduerekin. Oso samurra da testu eta multimedia artxiboak txertatzea (irudia, flash, bideoa eta audioa). Windows-erako 12 hizkuntzatan deskarga daiteke, euskaraz barne. 40 jarduera baino gehiago sor ditzakegu. http://www.educalim.com/cinicio.htm
*Ardora: Aplikazio honen bidez aktibitate multimedia ezberdinak sortu daitezke gure ikasleen beharren arabera. Hau da, ariketa hauek pertsonalizatu daitezke, erabili nahi dugun ikasgaiaren arabera. Ebaluatzeko balio dute ariketa hauek. http://angarmegia.com/CapitalesEuropa.htm
*Edilim:hezkuntza materialak web formatuan sortzeko softwarea da. Ariketa mota desberdinak egiteko aukera ematen du: bikoteak, galderak, letra zopak, hitz sekretuak... http://www.educalim.com/cinicio.htm* Egile